Herriko jaietan txapelketa eta lasterketa ugari ikustera ohituak gaude, Okondoko herritarrek baina lasterketa berezi batekin harritu gaituzte. San Bartolome jaien harira bertan ospatu baitzen astearte arratsaldean Barraskilo Lasterketa.
Hiru dozena partehartzaile gerturatu ziren herriko plazara eta nork bere barraskiloa zenbakituta, zoruan marraztutako borobil baten erdian jarri zituzten lehiakideak. Borobiletik lehenenbizi ateratzea lortzen zuena izendatuko zuten 84 barraskilotatik aurtengo irabazlea. Giro polita haur eta gurasoek bertan sortu zutena, animo hitzen eta barraskilo korapiloen arteko arratsalde pasa bikaina Okondoko San Bartolometan.
Argazkiak: Izar Mendiguren
Data: 2010eko abuztuak 24.-
Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN