Araba Euskarazeko talde antolatzaileak euskara eta ikastolen aldeko jaiaren urteari hasiera emateko txupinazoa egingo du larunbat honetan.
Duela hilabete zabaldu zuten odoloste egunean kamiseta urdinak janzteko deia. Ordutik, toki eta ordu desberdinetan berauen salmenta burutu dute herritar desberdinek.
Batzordeak adierazi duenez, odoloste egunera bitarte egunero izango da aukera Bagare kamiseta erosteko. Gaineratu dute, oso harrera ona izaten ari dela ekimena, "jai kuadrila eta taberna gehienek kamisetak erosi dituzte, larunbat honetan kolore urdina izango da nagusi". Haatik, larunbat honetan Laudio euskara eta Bagarez janztera deitu dute.