Laudioko Gazte Asanbladak I. Frontenis txapelketa herrikoia prestatu du astelehen eta astearterako. Bidalitako oharrean adierazi dutenez, partiduak hogei eta bi tantora edo 30 minutura jokatuko dira. Bikote bakoitzeko 5 euroko prezioa ezarri dute horretarako "sariak eta materiala erosteko erabiliko dira". Partidak goizeko 9:00-14:00 arte eta 15:30 eta 20:00 bitartean izango dira, haatik puntualtasuna eskatu diete parte hartu edo ikustera hurbiltzeko asmoa duten herritarrei. Gaineratu dutenez, "txapelketa herrikoia da, eta soilik ondo pasatzeko antolatu dugu". Izena emateko laudiokogaztetxea@hotmail.com helbidera mezua bidali behar da: "e-maila jartzea ezinbestekoa da".
Izan ere, posta elektronikoz kudeatuko dute partiduen orduak eta ordutegiarekin arazoak izanez gero konpontzeko aukera. Jaien bigarren txanda hasi bitartean, beraz, kirola egin edo ikusiz gozatzeko aukerarik ez da faltako.