Zubiaurreko gazte asanbladak mendi martxa antolatu du etzirako

Zubiaurreko gazte asanbladak mendi martxa bat antolatu du Orozkon. Gazte Asanblada aurten sortu dute zenbait gaztek, eta mendi martxa batekin emango diote hasiera autogestioan oinarritutako alternatibak eraikitzeko bideari. Hala, abuztuaren 19an goizeko 10:30ean abiatuko dira Orozkoko plazatik mendira, eta Katadio, Izartza eta Jesuri zeharkatuko dituzte. Prentsa oharrean adierazi dutenez, bost euroko bonoak salgai daude, eta afaria eta gosaria sartzen dira prezioan " bazkaria bakoitzak bere etxetik eroan beharko du".

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide