Laudioko igerilekuetako tabernan lapurrak sartu dira. Langileek adierazi dutenez ez da gauzak kendu dizkieten aurreneko aldia: "aurreko asteetan estrella Dam-en eserleku berde eta gorriak ostu zizkiguten". Gertaerarik larriena baina, astelehen gauean gertatu zela ohartarazi dute: igerilekutako taberna barrura sartu eta edari, izozki eta tabakoa ostu zuten ezezagunek. Lapurreta nork edo nortzuk egin duten ez badakite ere, gau ezberdinetan 16 urte inguruko 3 gazte ikusi dituztela azaldu dute . Haatik, gertaerak lehenbailehen argitzeko herritarren laguntza eskatu dute "daturen bat baldin baduzue, aulkiak daudela txamizo batean edo gazte hauek ezagutzen dituzuela igerilekuetako tabernetatik pasatu".