Laudioko Udalak Galmaka auzoaren sargunean biribilgunea jartzeko asmoa iragarri du. Horretarako, baina, Arabako Diputazioaren proiektua onespena jaso behar du proiektuak. Lana egitekoak diren lurrak, egun, JEZ enpresarenak dira eta ezinbestekoa da Aldundiak proiektu hori onestea lurren desjabetzeari ekiteko. Haatik, lanak hilabete gutxi barru hasi ahal izatea espero du Jon Karla Menoyok.
Komunikabideei azaldu dienez, obra hauen ondorioz Eroski eta Galmaka arteko bidearen jabetza Udalarena izatera pasa liteke. Honezaz gain, Menoyok gaineratu du auzokideen eskaerari kasu eginez Goikoetxe ingurutik pasatzen diren kotxeen zarata apaltzeko panel batzuk jarriko dituela.