Laudioko Txosna Batzordeak herritarren parte hartzea eskatu du San Roke jaietarako. Egitaraua aurkeztearekin batera, txosnagunean zein txosnagunetik kanpo, ekintza ugari prestatu dituzte. Kirikiño Aisialdi taldeak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Gazte Asanbladak, Gazte independistak, Jaiak Koordinakundeak eta ezker abertzaleak karpa erraldoi bat jarriko dute aurten Eroskira bidean dagoen aparkalekuan.
Prentsa ohar batean adierazi dutenez, jai herrikoi eta parte hartzaileak izatea dute helburu eta horretarako abuztuaren 15tik 29ra herri bazkariak; irrintzi, mus, esku-piilota zein skate txapelketak, ipuin kontalariak, musika kontzertuak eta kantukada antolatu dute. Era berean, jarrera eta eraso sexistak salatzea, euskara erabiliz laudio koloreztatzea, txosnagunea garbi mantentzea, sexualitatea askatasunez bizitzea eta edalontzi berrerabilgarriak erabiltzea eskatu dute.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide