Txupinazoa herritarrek egiten dute. OBRINT PAS herritarrez beteko da. Koadrilen kalejira ere Herrriko gazte haur eta helduek bihurtuko dute algara. Txurroak ere giro berotan urtuko dira aurten…Jaiak herritik eta herriarentzat.
Hori, aurten Inoiz baino argiago du hori Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak. Eta inoiz baino ozenago oihukatzen du. Gaurtik aurrera, zazpi egunez luzatuko dituztelako zer-egin, zer-jan eta zer edanak Amurrioko jai herrikoietan. Joan dira urte batzuk jada, lehen egitarau herrikoi xumea sortu zutenetik. Eta ordutik, koadrilla eta elkarte zein eragile sozial ugari batu dira Amurrion Jai eredu parte hartzaile baten gerizpean.
Izan ere itzal handia egiten duen egitaraua potente dator 2010ean. Ia 40 ekintza pilatu dituzte amurrioarren gozamenerako, eta aukerak, ugariak eta anitzak, ezberdinak bezain orijinalak, herrikoak, parekideak, dibertigarriak… nola esan beste era batera: HERRITIK ETA HERRIARENTZAT egindakoak dira.
Honela, gazteok gure lokala aldarrikatzeko kalejira izango da tartean, edo elkartasun eguna. Eta besteak beste, urito minuto, porroi txapelketa, basati kirolak, bertso kupela, "GAZTERIA AURRERA!" Manifestazioa, bulderra, sendabelarretara ibilaldia, koadrilen arteko txapelketa, mozorro festa… Eta gauak ondo baino hobeto bukatzeko, AMAIUR, ZE ESATEK, IZARGI, PATXARAN PARTY, APURTU ARTE, ITXAROPEN ZIKIÑA eta AMETS GAIZTO taldeen kontzertuak.
Gose zarela? Eskatu askatasuna, solomo piper gazta, edota pintxo morunoa. Egarri zarela? Edan mostoa, mojitoa edo kalimotxoa. Zapia faltan duzula? Eskura ezazu txosnagunean. Eta gozatu nahi baduzu.. etorri zaitez aurtengo Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko festetara!