Atzo arratsaldeko 20:00tatik, Areta festaz jantzi da. Txistulariak, umeentzako tailerrak, gastronomia txapelketak... ondo pasatzeko aukerarik ez da faltako asteartea bitarte Aretako jaietan. Aretako Jai Batzordekoek kultur etxetik Pablo Gorostiaga aretarra gogoan jaurti zuten bertso eta txalo artean txupina eta ordutik, nahi izan duenak ez du geratzeko paradarik izan. Gaur goizeko 10:00tan, esaterako, 50 lagun aritu dira marmitakoa lehiatzeko prestatzen. Arratsaldean, aldiz, haurren eskupilota eta bolo txapelketa izango dira, eta iluntzean Euskal Herriko Herrikirolari onenen erakustaldia.
Atzo, Deabruak Teilatuetan eta Trikizioren erritmora dantzatu zuten bertaratutakoek, eta gaur, Itziarren Semeak eta Triki ta Ke musika taldeek alaituko dute gaua. Bihar eguerdian, 13:00tan abiatuko da Asto txapelketa. Izen emateak 30 euro balio du, eta lasterketaren garaileak 500 euroko saria jasoko du.
ARGAZKI BILDUMA HEMEN.