Roberto Rojo "Gorri" mendizale laudioarrak Gasherbrum I-eko gailurra zapaldu zuen atzo. Tontorrak 8.068 metroko altuera dauka, eta aste batean Gorrik egiten duen bigarren zortzimilakoa da. Honenbestez, sei dira munduko hamalau mendirik altuenetatik Gorrik igarotako tontorrak. Hala, Nerbioi aldean zortzimilako gehien eskuratu dituen mendizalea bihurtu da.Duela hilabete hasi zuen abentura, Carlos Martinez mendizale aiararrarekin batera.
Eskualdeko komunikabideei adierazi dietenez, Gasherbrum I eguraldia alde izan ez badute ere, gizon eta emakume argentinar batekin eta kolonbiar batekin zapaldu du. Pasaden astean, Gasherbrum II-an izan zen, eta orain, datorren astearen hasieran Euskal herriratzea da mendizale aiararraren asmoa.