Santa Luzia Abesbatzatik jaio da Laudion ArteOn fundazioa. Helburua, herriko eta eskualdeko gazteei musika heziketa erraztea da. Haatik, Arte eta Musika eskola sortzeko proiektua martxan jartzea da ArteOnen asmoa. Felix Primo Santa Luzia Abesbatzako lehendakariaren hitzetan, etorkizuneko musika eskola 2012rako irekita egotea gustatuko litzaieke. Adierazi dutenez, ideia 2008an bururatu zitzaien, eta geroztik, Laudioko kultur, antzerki talde eta elkarte desberdinengana jo dute. Egitasmoa gauzatzeko, Laudioko Agureen edifizio oiha eskatu diote Laudioko Udaletxeari, baina Primoren esanetan eskaera aztertzen ari dira.
Fundazioa sortu berritan, dirurik ez duten arren, aurreratu dute uda bukatu ondoren Aiarako enpresetara joko dutela laguntza eske. Dena dela, ArteOn Fundazioak protagonismoa har dezan urte amaierarako ekitaldi bat prestatzen ari direla aitortu du. "Abesbatzagintzarekin lotutako agerraldia izango da, kalean egin nahi dugu eta herrikoia eta parte hartzailea izatea da gure ideia".