Gaztetxea aldarrikatuz 50 lagunek abiatu dute Aiarako Gazte Asanbladen Martxa

"Ea, ea, ea, gaztetxea!" oihuen artean Amurriora bidean Gaztetxeen aldeko Aiarako I. Martxa. Harrera ekitaldiarekin eman zaio hasiera eta Laudio, Amurrio eta Urduñako Gazte Asanbladen ordezkariek adierazi dute "Herrian eta mendian gazteok ekinean" lemapean martxaren bitartez gaztetxeen aldeko indarrak bildu, antolatu eta gazteen eskubideak eskualde osoan aldarrikatu nahi dituztela. Zumalakarregi zeharkatu eta Luiaondorako bidea egiten ari dira uneotan gazteak. Elorritxugane mendia igo eta Amurrio izango dute gaurko helmuga.

"Ea, ea, ea, gaztetxea!" oihuen artean Amurriora bidean Gaztetxeen aldeko Aiarako I. Martxa. Harrera ekitaldiarekin eman zaio hasiera eta Laudio, Amurrio eta Urduñako Gazte Asanbladen ordezkariek adierazi dute "Herrian eta mendian gazteok ekinean" lemapean martxaren bitartez gaztetxeen aldeko indarrak bildu, antolatu eta gazteen eskubideak eskualde osoan aldarrikatu nahi dituztela. Zumalakarregi zeharkatu eta Luiaondorako bidea egiten ari dira uneotan gazteak. Elorritxugane mendia igo eta Amurrio izango dute gaurko helmuga. Bertan, arratsaldean zehar Herri Kirolak izango dituzte, 19:30tan bertsopoteoa eta 21:30tan akanpalekuan AHTren inguruko hitzaldia.

Hiru herri, aldarrikapen bat

Aiarako Gazte Asanbladek hasiera ekitaldian gogorarazi dute Amurrio, Urduña eta Laudioko herriek oztopo ezberdinak izan arren, helburu berdina dutela, "asanblerismoan oinarrituta autogestioa motor gisa baliatuz Euskal Herriko gazteria kapitalismoaren atzaparretatik atera eta aldaketarako alternatibak sortzea".  Aipatu dutenez, "Laudion nahiz eta gaztetxea eduki gazteriaren pasibitatea nabaria da lokalen ondorioz, herria pizteko zailtasun ugari ditugu. Amurrion, herri mugimendua handiagoa izan arren ez dugu gaztetxerik, eta udalak oztopo ugari jartzen dizkigu ekintzak burutu ahal izateko. Urduñan berriz, hiru urte pasa dira gaztetxea bota eta kanporatu zutenetik, epaiketa bidez gazteria kriminalizatuz". 

Era berean, Aiarako Martxaren bidez ongietorria eman diote bertaratu diren 50 lagunek Orozkon sortu berri den Gazte Asanbladari. "Sorrera zaila izan den arren gure ongietorririk beroena ematearekin batera Aiarako asanbladekin batera lan egitera gonbidatzen ditugu".

Haatik, nabarmendu dute, gazte asanbladek bizirik dirautela, eta gaztetxea lortzeko borrokan eta gaztetxeen borrokatik kanpo gazteria mugitu eta bultzatzeko herrian zein mendian ekinean jarraituko dutela. "Etxebizitza eskubidea borrokatuz, prekarietatea salatuz, euskara bultzatuz, kapitalaren sistema apurtuz, emakume zein gizonen arteko parekidetasuna eta hainbat eta hainbat borroka aurrera eramanez gazteoi dagozkigun eskubideak lortu arte lanean segitzeko konpromisoa berresten dugu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide