Gaztetxeen aldeko martxa antolatu dute Aiarako Gazte Asanbladek

Urduña, Amurrio eta Laudioko Gazte Asanbladek Gaztetxeen aldeko martxa prestatu dute datorren astebururako. Eskualdeko hiru herri nagusietatik Laudio da Gaztetxea daukan bakarra. Urduñakoa duela hiru urte bota zuten. Ordutik, makina bat ekimen eta kanpaina burutu dituzte Urduña, Amurrio eta Laudioko gazteek. Azaroan, elkarlanean Aiarako Topaketak antolatu zituzten, martxoan Sagardotegira eraman zuten gaztetxeen aldeko aldarrikapena eta uda honetan, Aiarako Gaztetxe Martxa izango dute beraien eskaeren bozgoragailu.

Laudiotik Tertangara

Martxa Laudiotik abiatuko da uztailaren 15ean, goizeko 11:30tan eta Amurrio izango du eguneko helmuga. Bertan, herri kirolak, trikibertsopoteoa, afaria eta AHTren inguruko hitzaldia izango dute. Ostiralean, gosaldu ostean Urduñara joango dira, eta indarrak ahoratu ondoren mus txapelketa egongo da Kukumarron. Iluntzean, Tertangara mugituko dira gazteak, eta bertan bolo txapelketa, afaria, ekitaldia eta kontzertuak prestatu dituzte. Bonoak 15 euro balio du, eta Urduñako Mugalde Kultur elkartean, Amurrioko Txokogorri tabernan eta Laudioko gaztetxean daude salgai "Martxak irauten duen bitarteko otordu guztiak barne daude, lehenengo eguneko bazkaria izan ezik". Aiarako Gazte Asanbladek bertaratzeko deia luzatu diote aiararrei, gaztetxeen defentsan gazteek jasaten dituzten zapalkuntzei aurre egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide