Urduñan, duela hiru urte desalojatua izan bitarte gaztetxea izan zuten baina egun, Laudio da Aiaraldean gaztetxea duen herri bakarra. Hori dela eta, Aiarako gazte asanbladek Gaztetxeen aldeko martxa antolatu dute ostegunetik larunbatera. Laudio eta Tertanga, bi herri hauen artean dauden irri, harri eta orri, oihu eta aldarrikapen guztien lekuko izango dira egunotan. Izan ere, hasiera eta helmuga herri hauetan kokatu badute ere, Autogestiotik abiatuta gaztetxeak defendatzea izango dute helmuga Aiarako gazte asanbladek.
Iragan azaroan, aiarako gazteen topaketak burutu zituzten, eta oraingo honetan gazteak antolatzeko gune alternatibo eta askeak topatuko ditu. Hiru eguneko martxan, denetarik egiteko aukera egongo da: ibili, jolastu, dantzatu... Eskualdeko gazteekin topo eta topa egiteko aukera ederra ezbairik gabe.