Iñaki Isasi Arespalditzarra Tourreko ihesaldian sartu da

Iñaki Isasi txirrindulari aiararrak ihesaldian sartzea lortu zuen atzo, Frantziako Tourreko laugarren etapan. Iban Maiozekin batera utzi zuen tropela atzean,   baina helmugatik gertu garaitu zituzten Alessandro Petacchi, Julian Dean, Robbie McEwen eta Robert Hunterrek. Hain zuzen ere, hurrenkera horretan zapaldu zuten meta Tourreko partehartzaileek. Petacchi italiarrak, lau egunean bigarren etapa irabazi zuen atzo, 300 metroko esprinta burututa.

Iñaki Isasi txirrindulari aiararrak ihesaldian sartzea lortu zuen atzo, Frantziako Tourreko laugarren etapan. Iban Maiozekin batera utzi zuen tropela atzean,   baina helmugatik gertu garaitu zituzten Alessandro Petacchi, Julian Dean, Robbie McEwen eta Robert Hunterrek. Hain zuzen ere, hurrenkera horretan zapaldu zuten meta Tourreko partehartzaileek. Petacchi italiarrak, lau egunean bigarren etapa irabazi zuen atzo, 300 metroko esprinta burututa. 2004an bederatzi etapa irabazita iritsi zen Petacchi Tourrera, baina lehen astean etxerako bidea hartu behar izan zuen minagatik. Atzoko etapako protagonistak lasterketaren hasieratik hiru kilometrora kolpea jo zuten bost txirrindulariak izan ziren. Horien artean zeuden Iñaki Isasi eta Iban Maioz euskaldunak. Txirrindulari aiararrak 150 kilometro burutu zituen karreraren buruan, eta hiru minutu eta erdiko aldea atera zien gainontzeko lasterkariei ihesaldiaren distantziarik handienean.

Atzoko ibilibidean, Wanzetik Aranbero Porte du Hainautera 213 kilometro zeharkatu behar izan zituzten pedalkadaka, eta gaur, Epernaytik Montargisera 187.5 kilometro egin beharko dituzte. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide