Boga-boga, Laudiotik Bermeora!
Zapatuen sorgina aiararrak sorgintzera dator. Oraingo honetan baina, kosta ala kosta erratza albo batean utzi eta kostara egingo du bisita. Edorta Jimenez idazlearen konpainia lapikoan sartu eta euskaraz hegan egiteko gonbita egitera dator. Izan ere, Sorgin Zapatuak ekimenaren magiak piztuta dirau.
Kuando vamos…ba, larunbatean!
Bidaia magikoa goizeko 11tan hasiko da Laudioko institutu aurretik. Lehenengo geltokia Mundaka izango du eta bertan, euskararen olatua hartuta Bermeoraino oinez joango dira, bidean kondairak entzunez. Kondaira eta bidea ikusiko ez dutenentzako baina, autobusez joateko aukera ere izango duela iragarri dute antolatzaileek. Bertan, Bermeoko Historiak, mitoak..ezagutaraziko dituelako Edorta Jimenezen ahotsak.
Bermeon harresia, baleontzia zein portua bisitatu ostean, bazkalostean, beste portu batera abiatuko dira arratsaldean: Izaro Uhartera. Boga boga eta ziaboga artean ez da bainujantzirik eraman beharko, ezen eta itsasontzitik sentituko dituzte bertaratzen direnek itsasoko haizea eta Izaroko Uhartea. Izarotik Elantxobera joango dira, eta Elantxoben poteoa edo…dibertsioa edateko aukera behintzat izango dute.
Itzuliak itzuli, itzulera arratsaldeko 18:30tarako iragarri du Zapatuen Sorginak. Larunbat honetan, beraz, lehorretik eta uretatik, euskaraz bustitzeko aukerarik ez da faltako.