Garondo mendian Erdi Aroan gaztelua ote zegoen ikertzen ari dira arkeologoak

Tologorri mendiaren magalean, Garondoko tontor inguruan Erdi Aroan gaztelu bat egon ote zen edo ez jakiteko ikerketa abiatu du Mikel Neira arkeologoak. Momentuz, Garondo defentsa gune izan zenaren harresi baten zantzuak eta keramika arrastoak baino ez dituzte aurkitu. Haatik, materiala aztertu ondoren, Neirak uste du Garondo ingurua garai hartako Sopeña bidearen parte zela, Aiarako bailara Gaztelarekin lotzen zuen pasabidekoa hain zuzen ere. Gainera, Gerra Zibil eta karlistan borroka eremu eta aiararren kokaleku izan zitekeela pentsatzera darama Neira egin duen azterketaren emaitzak.

Tologorri mendiaren magalean, Garondoko tontor inguruan Erdi Aroan gaztelu bat egon ote zen edo ez jakiteko ikerketa abiatu du Mikel Neira arkeologoak. Momentuz, Garondo defentsa gune izan zenaren harresi baten zantzuak eta keramika arrastoak baino ez dituzte aurkitu. Haatik, materiala aztertu ondoren, Neirak uste du Garondo ingurua garai hartako Sopeña bidearen parte zela, Aiarako bailara Gaztelarekin lotzen zuen pasabidekoa hain zuzen ere. Gainera, Gerra Zibil eta karlistan borroka eremu eta aiararren kokaleku izan zitekeela pentsatzera darama Neira egin duen azterketaren emaitzak. Adierazi duenez, "Burdinaren Aroan ere litekeena da gune hau jendearen finka-leku izan izana".

Mikel Neirak Bizkaiko Erdi Aroko gazteluak ikertzen dihardu eta  asteburuetan ari da Garondo inguruan lanean. Hori dela eta, ingurua eta Historia behar bezala iker eta argitara dadin Eusko Jaurlaritzak katalogatzea eta finantziatutako arkeologia eremu bilakatzea Garondo nahi du. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide