XX.mende erdian funtzionatzeari utzi zion Artomañako errota uztailean jarriko dute martxan

Aiarako zenbait herritan bezalatsu, Artomañako errotak irin ugari ekoitzi du Historian zehar. Hori kontatzen zuten dokumentuak galdu egin badira ere,b ada 1815ko data daraman testu bat zeinetan Artomañako errotari buruz hitz egiten den. Hori dela eta, errotaren eraikina eta makinaria konpondu egin dute eta uda honen hasieran jarriko dute martxan.

Aiarako zenbait herritan bezalatsu, Artomañako errotak irin ugari ekoitzi du Historian zehar. Hori kontatzen zuten dokumentuak galdu egin badira ere,b ada 1815ko data daraman testu bat zeinetan Artomañako errotari buruz hitz egiten den. Hori dela eta, errotaren eraikina eta makinaria konpondu egin dute eta uda honen hasieran jarriko dute martxan.

Errota errepide ondoko zubiaren atzealdean kokatua dago eta adituen arabera, Artomaña inguruko herritarrentzako eta animalientzako garia ekoizten zen bertan. Alabaina, 1940tik 1960ra bitartean, irin industria garatzearen ondorioz funtzionatzeari utzi zioten errotek.  Urteen poderioz, hezetasunak harribitxi hau hondatu zuen, eta Artomañako herritarrek Artomañako Administrazio  Batzordearen babesarekin Arabako Diputaziora jo zuten diru laguntza eske.  Egin beharreko lanak eginda, uztaila hasieran espero dute abian jartzea errota. Josu Ortuzar Artomañako Administrazio Batzordeko lehendakariak nabarmendu du egindako lanaz harro dauden arren, badela oraindik galdu ez dadin konpondu beharreko eraikin historikorik, Artomañako dorrea kasu. Errota behin irekita, Ortuzarrek dio erabilera etnografiko eta turistikoa eman nahi diotela belaunaldi berriek duela 20-25 urte funtzionatzeari utzi zion edifizioak egindako lana ezagutu dezaten.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide