Tubacex eta Guardian enpresek pabiloi berriak eraikiko dituzte

Tubacex enpresak kamioietan produktuak exportatu aurretik materiala ikuskatzeko eraikin berria egingo du Laudion. Enpresa hedatzeko erabiliko den gunea, egun langileen autoak aparkatzeko erabiltzen duten eremua da. Herenegun jaso zituzten obrak burutzeko beharrezkoak diren udal lizentziak eta enpresako iturriek, aurki hasiko dituztela lanak adierazi dute. Zehazki, tutuak osatzen dituzten gunean kokatuko dute almazena. Tubacexek, iaz jarri zuen Amurrion martxan laminazio-hotz bidez tutuak eraikitzeko sistema.

Tubacex enpresak kamioietan produktuak exportatu aurretik materiala ikuskatzeko eraikin berria egingo du Laudion. Enpresa hedatzeko erabiliko den gunea, egun langileen autoak aparkatzeko erabiltzen duten eremua da. Herenegun jaso zituzten obrak burutzeko beharrezkoak diren udal lizentziak eta enpresako iturriek, aurki hasiko dituztela lanak adierazi dute. Zehazki, tutuak osatzen dituzten gunean kokatuko dute almazena. Tubacexek, iaz jarri zuen Amurrion martxan laminazio-hotz bidez tutuak eraikitzeko sistema. Maiatzean ospatutako akziodunen batzarretik baikor atera ziren Tubacexekoak, eskari kopurua errekuperatzen ari direlako.

 

Guardian enpresan "Float" labea erosi dute

Tubacexen bezala, Guardian enpresan ere datozen hilabeteetan izango da berrikuntzarik. Labe berezi honen bidez, kristalen tratamendua luzatu, hedatu eta beiraren kalitatea hobetuko dute. Float-a, 2011. urte hasieran martxan egotea da beraien asmoa. Honetaz gain, pabiloi berria eraikiko dute Jose Matia kalean. Esparru hau, Lateorro auzoan Guardianek duen partzela baten jabetza truk esleitu dio Laudioko Udalak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide