AIEBEk 2009/2010 ikasturtean egindako lana bildu du bertso urtekari elektronikoan

Aiarako Bertso Eskola eta Bertsozale elkarteak 2009-2010 urteko balantzea testu eta irudi bidez argitaratu du Aiaraldeko Bertso Urtekarian. Nabarmendu dutenez, Aiaraldeko ikastetxeetan 500 ikasletik gora izan dira bertsolaritza eskola orduetan landu dutenak. Horien artean daude Amurrioko Lucas Rey,  Zabaleko eta Virgen Niña ikastetxeak,  Aresketa Ikastola eta Zaraobe institutua. Laudion, aldiz, Aiara Kantzelaria Institutuan eta Lateorro Ikastetxean landu da bertsogintza, Aiaran Etxaurren ikastolan eta Urduñan Josefinos de Murialdo eta Orduñako herri eskolan.

Urte emankorra

"Aiaraldeko bertso familia hazten ari da". Hala adierazi dute elkarteko kideek, izan ere, Amurrioko bertso-eskoletan gazte eta helduen talde banak bertsozaletasuna gozatuz astero biltzen dihardu. Alabaina, gainontzeko herrietan ere egindako lanaren frutua biltzen hasiak dira: Laudio Ikastolan gaztetxo talde berria abiatu dute eta AIEBEk jakinarazi du datorren ikasturtean 9-12  urte bitarteko haurrei ateak zabalduko dizkietela  Laudion eta  Amurrion. Urtekarian, Arabako Kuadrillen arteko bertsolari txapelketan Altubepekoak taldeak egindako lana,  Arabako Eskolarteko Txapelketetan aiarar bertsolarien jarduna eta Aiaraldean egin diren saioen berri jaso dute. Aurtengo ikasturteari dagokionez "baikor" eta "gustura" azaldu dira AIEBEkoak. Altubepekoak taldea Arabako Kuadrillarteko txapelketan ALE liga irabazi eta finalaurrekotara  sailkatu zen. Ainhoa Comas amurrioarrak, berriz,  Arabako eskolarteko txapelketan bigarren postua lortu zuen eta ekainaren 19an Araba ordezkatuko du Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.

Ai Zapotxin bertso eskolakoek Amurrio herriari egindako bertso sortaren bideoa hemen duzue ikusgai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide