Zaldiak proban jarriz asteburu osoan zehar zaldiproba lehiaketa izan du irrintzi Larrañoko ibilguak. Lauzaldi Laudioar elkarteak lagunduta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zaldi eta zaldizaleak animalien indarra ikusteko parada izango dute. Bi txapelketa jokatu dira, Arabakoa eta Euskadikoa. Parte hartzaileen artean, aiarakoak ere badaude. Ostiralean, esaterako, Gaizka Lopez laudioarraren animaliea Munitibarko Motrolleren esanak, Azkoitiako Isidro Erretegirenak eta Fikako Aitane Garciarenak gainditzen saiatu ziren. Jose Angel Lopez Lauzaldiko kideak aitortu du, urte asko pasa dituela lanean Euskadiko zaldi proben lehiaketako froga puntuagarrietako bat Laudion joka dadin. Atzo, aldiz, Endika Aldama laudioarraren zaldiak lehiatu ziren Koba Aulestiarra, Erauzkin Mañuarra eta Janire Alegria bermeotarrarekin batera. Gaur, ordea, Javi Bilbao eta Ekaitz bermeotarren zaldiak neurtuko dira Izaro Garcia fikarraren eta Laudioko Leziaga elkarteko animaliekin. Astelehenean geldituko dira zaldien irrintziak Borja Abal laudioarra, Asier Alegria bermeotarra, Taberna Barri Mendexarra eta Garcia fikarraren abereen erakustaldiarekin. Lopezek, txapelketa laudion jokatzea gauzagarri bilakatu dutenei eskerrak emateaz gain, bertaratzera animatu ditu aiarako zaldizaleak.
Sariak eta apostuak nagusi
Zernahi gisaz, sariak eta apostuak izango dira zaldiekin batera protagonista nagusiak. Puntuazioaren arabera sailkapeneko aurreneko hamarrek, 300eta 700 euro bitarteko saria jasoko dute. Gainontzeko partehartzaileek, Lauzaldi elkarteak azaldu duenez, 240 euroko dieta jasoko dute "baldin eta lehenengo postuko markaren %60 burutu badute". Bestalde, ikusle eta apostuzaleen artean, lote desberdinak zozketatuko dira.