PSOEko zinegotzia den Txaro Sarasuak, Laudioko Udalaren arautegiko 6º eta 10º artikuluak moldatzeko eskatu du. Duela gutxi onartu dira udalbatzan Laudion taxi zerbitzua eskaintzeko baldintzak. Udalaren erabakiz, hemendik aurrera taxisten lizentziak banatzeko ibilgailuen gidariek gutxienez bi urte emango beharko dituzte Laudion erroldatuta. Sarasuak adierazi duenez, era honetako zerbitzuak interes publikoaren printzipioak jarraitu behar dituzte. Hala ere, onartzen du baldintza hau taxistentzako lar exigentea dela. Horregatik, arautegia moldatzeko arrazoiak azaldu eta taxi funtzionamenduaren aldaketaren aldeko bozka eman du PSOEk. Udal gobernuaren gehiengoak onetsita, beraz, Laudioko taxistak Laudiokoak izatea ebatzi da.