Ainhoa Comas eta Xabi Igoa izango dira Arabaren ordezkariak Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean

Ainhoa Comas amurrioarrak Euskal Herriko eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean kantatzeko txartela lortu zuen atzo, Legution. Amurrioko bertsolaria Lezaman jokatutako kanporaketan bigarren postua lortuta igaro zen Arabako eskolarteko bertsolari txapelketako finalera. Bigarren fasera sailkatu ondoren, Xabi Igoari eman zioten txapela epaileek eta txapeldunorde izendatu zuten Ainhoa Comas. Hala, Igoa eta Comas izango  dira ekainaren 19an, Aguraingo Harresi Aretoan ospatuko den Euskal Herriko bertsolari txapelketan handien mailan Araba ordezkatuko duten bertsolariak.

Ainhoa Comas amurrioarrak Euskal Herriko eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean kantatzeko txartela lortu zuen atzo, Legution. Amurrioko bertsolaria Lezaman jokatutako kanporaketan bigarren postua lortuta igaro zen Arabako eskolarteko bertsolari txapelketako finalera. Bigarren fasera sailkatu ondoren, Xabi Igoari eman zioten txapela epaileek eta txapeldunorde izendatu zuten Ainhoa Comas. Hala, Igoa eta Comas izango  dira ekainaren 19an, Aguraingo Harresi Aretoan ospatuko den Euskal Herriko bertsolari txapelketan handien mailan Araba ordezkatuko duten bertsolariak.

Arabako bertsolari gazteen eguna antolatu zuen atzorako Arabako Bertsozale Elkarteak. Goizean goizetik, bertso eskoletako kideak bildu eta txikien mailako, hots, 14 urte arterako finalaren lekuko izan ziren 60tik gora lagun. Arratsaldean lehiatu ziren handien kategoriako, hau da, 14-18 urte bitarteko gazteak, eta bi txapelak, Aramaiora joan ziren. Txikien mailan herrika leihatu ziren eta Peru Abarrategi eta  Maialen Arrausik bildu zituztenez punturik gehien, gainontzeko probintzietako bertsolariekin batera lehiatuko dira Agurainen.

 

Ezustekoz betetako finala

Arratsaldeko finala ezustekoz betetako saioa izan zen. Xabi Igoak eskolarteko txapelketako jubilazioa iragarri zuen, datorren urtean adinaren muga gaindituko baitu. Zortziko handian hiruna bertso eta zortziko txikian bina aleri erantzun behar izan zioten ofiziotan. Ondoren, lau oinak eta hitza emanda  bertso bana osatu behar izan zuten. Muga guztiak gainditu zituzten Edurne Azkaratek, Xabi Igoak, Amaia Lasagak, Maialen Saez de Okarizek, Estitxu Saratxok, Uxue Ruiz de Arkaute, Ainhoa Comasek zein Bingen Saizek. Azken honek, saio bizi eta umoretsua osatu zuen. Baita Ainhoa Comasek ere. Haatik, bigarren fasean txapela lortzeko lehiatu behar ziren  hiru bertsolariak Bingen Saiz, Xabi Igoa eta Ainhoa Comas izan behar zirela ebatzi zuen epaimahaiak. Buruz burukoan erabaki zen lehen hiru postuen ordena. Sailkatutako bertsolariek bina punturi erantzun behar izan zioten aurrena, eta ostean, gai bat emanda hiruna kopla abestu behar izan zituen. Nabarmentzekoa izan zen Ainhoa Comasek egindako lana, bertan hartu baizion aurre Bingen Saiz Arrizalako gazteari.

Ekainaren 19an, beraz, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Nafarroa Behera, Zuberoa eta Lapurdiko sailkatuekin batera  Peru Abarrategik, Maialen Arrausik, Xabi Igoak eta Ainhoa Comasek ordezkatuko dute Araba.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide