"Geroa landuz" lemapean Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko da igandean Amurrion

Igande honetan, ekainaren 6an, Euskal Eskola Publikoaren beharraren lekuko izango da Amurrio.   Geroa landuz  leloa oinarri hartuta, milaka lagun bertaratuko dira aiarar herrira.  Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak (EHIGE) hemeretzigarrenez antolatu du urteroko zita. Iragarri dutenez, aurten ere familia osoarentzako egitaraua prestatu dute. Otsailean egin zuten jaialdiaren aurkezpena eta hilabete hauetan gogor aritu dira lanean igandeko ospakizuna behar bezala ateratzeko.

Igande honetan, ekainaren 6an, Euskal Eskola Publikoaren beharraren lekuko izango da Amurrio.   Geroa landuz  leloa oinarri hartuta, milaka lagun bertaratuko dira aiarar herrira.  Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak (EHIGE) hemeretzigarrenez antolatu du urteroko zita. Iragarri dutenez, aurten ere familia osoarentzako egitaraua prestatu dute. Otsailean egin zuten jaialdiaren aurkezpena eta hilabete hauetan gogor aritu dira lanean igandeko ospakizuna behar bezala ateratzeko. Zortzi gunetan bereizi dute herria, Udaletxe plaza (informazioa eta salmenta), Armurulanda plaza (Euskal Hip-Hop gunea), San Antón plaza (tailerrak), Elexondo kalea (kale animazioa), Larrinaga kalea (antzerkia eta musika), Udal parkea (kirol gunea), Lucas Rey eskola (jolas gunea) eta Zabaleko eskola (jolas gunea). 

Geroa landuz

Ana Eizagirre EHIGEko koordinatzaileak, Cristina Díez Denon Eskolako presidenteak, Pablo Isasi Amurrioko alkateak eta Xabi Gorostiaga Grafikeko ordezkariak Lucas Reyko ikasleekin batera aurkezpenean adierazi zuten, landuz hitzak esanahi ugari dituela jai honentzako.  "Etorkizuna lantzea, gaur eguneko hezkuntza bultzatu eta etorkizunean nahi duguna eskuratzea zein iraunkortasuna sustatzea da". Lurra landuz ideiari lotuz, ingurunea zaintzearen beharrezkotasuna gogorarazi nahi izan dute: "etorkizuna izan nahi badugu eskola, ingurumena, elkarbizitza, euskara, kultur aniztasuna eta beste zenbait alor landu behar dira".

Kanta Sokaide taldeak konposatu du, eta hitzak Unai Mendibil larrinbearrak jarri dizkio. Besteak beste, Sokaide eta From Lost to the River musika talde aiararrek Bizardunak zein Bertso Sound Systemekin batera eskainiko dute kontzertua. EHIGE elkarteak  Euskal Herriko ikasleen gurasoen gehiengoa biltzen du eta Hego Euskal Herrian bezala, Ipar Euskal Herriko eskolak bultzatzeko lan egiten du. Elkartetik,  jai partehartzailea izateko nahia eta gonbidapean luzatu dute eta iradokizunak zein informazio gehiago eskuratzeko, www.ehige-jaia.org webgunea jarri dute martxan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide