Hasi da Laudioko gazte eguna. Txupinarekin batera piztu dira Laudioko kaleak. "Zulotik atera, inurriak kalera" lemapean, berrogei eta hamar lagunetik gora ari dira Gazte Asanbladak antolatutako ekintzetan parte hartzen. Bi gune nagusitan banatu dute jai eguna, herriko plaza eta parkea. Udaletxe aurrean, harrera ekitaldia, aizkolariak, umeentzako jolasak, herri bazkaria eta herri kirolak egon dira. Frontoian, berriz, eskupilota txapelketa. Kaleak, ordea, aldarrikapen eta kale kontzertuek hartu dituzte.
Gazte asanbladak adierazi du, gaurko eguna gazteei zuzenduta dagoela " gu gara herri honen oraina, eta gu izango gara geroa". Hori dela eta, datozen belaunaldiei etorkizun hobe bat eskaini asmoz biltzeko deia egin dute, "ekin diezaiogun batera herria eraikitzeari". Gogorarazi dute, gaurko egunaren helburua laudioar gazteak egugno egoeraz kontzientziarazi eta buelta emateko bultzada bat ematea dela, "pasibitate eta konformismoari aurre egitea. Autogestio eta antolakuntzaren bidea jarraituz gure ametsak egi bihurtuko ditugu".
21:30ean abiatuko da Zuentzatetik kalejira aldarrikatzailea, eta ondoren, gaztetxean ekitaldia eat RPV, Izate Faltsua, Herrikadak, Dj Mikel Eme eta DJ Duff Punken emanaldia entzuteko aukera izango da. Gazte eguna martxan dago, orain, egunaz gozatzea eta ekintzetan parte hartzea baino ez da falta. Zulotik atera, inurriak lanera!