Gaur ireki da aurtengo San Roke jaietako kartela bozka bidez erabakitzeko epea

Aurtengo San Roke jaiak iragartzeko kartela zein izango den erabakitzeko azken fasea gaur hasi da. Laudioko Udalak antolatutako lehiaketan aurten ere ugari izan dira hautagai izateko Kultura eta Jaien Sailean aurkeztu dituzten lanak. Irudiak, Laudioko Kultur etxean egongo dira ekainaren 5 arte ikusgai. Bertara hurbiltzen diren laudioarrak, bozka bidez gustukoena zein duten aukeratuko dute eta babes gehien jasotzen duena izango da garailea.

Aurtengo San Roke jaiak iragartzeko kartela zein izango den erabakitzeko azken fasea gaur hasi da. Laudioko Udalak antolatutako lehiaketan aurten ere ugari izan dira hautagai izateko Kultura eta Jaien Sailean aurkeztu dituzten lanak. Irudiak, Laudioko Kultur etxean egongo dira ekainaren 5 arte ikusgai. Bertara hurbiltzen diren laudioarrak, bozka bidez gustukoena zein duten aukeratuko dute eta babes gehien jasotzen duena izango da garailea.

50x70 zentimetrotako neurria eta  "San Roke 2010 Laudio jaietan/Llodio en Fiestas. Abutuak 15, 16, 17, 25, 26, 27, 28 eta 29 Agosto" leloa eramatea zen baldintza. Hala, astelehen honetan itxi zen lanak aurkezteko epea, eta gaurtik aurrera, artisten inspirazioa herritarren eskutan geratuko da. Irabazlearen izena ekainaren 6an jakingo da eta  700 euroko saria jasoko du kartelaren egileak.

Jaiak Koordinakundeak kartela aukeratzeko bozketan parte hartzeko eskatu du

Prentsa ohar bidez, Jaiak Koordinakundeak gogoratu du, jai herrikoi eta parte-hartzaileen alde lan egitearen emaitza dela kartela bozketa bidez aukeratzea. "Duela hiru urte kartela herritar guztien artean hautatzeko aukerari ateak zabaltzea lortu genuen". Hori dela eta, Kultur Etxera hurbildu eta laudioko jaietako irudi nagusia izango den kartela hautatzera animatu dituzte laudioar guztiak. Era berean, parte-hartzearen bidean lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute. "Gure jaietako hainbat eta hainbat atek itxita jarraitzen dute -pregoilaria hautatzeko prozesua, jaiak goitik behera zehazteko batzordea...- eta horiek guztiak ireki arte ez dugu etsiko".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide