Aiara eta Gasteiz lotzen dituen autobusen prezioa %50 igo dela salatu du ezker abertzaleak Biltzar Nagusietan

Aiara eta Gasteiz batzen dituen autobus zerbitzuaren 40 bidaietako txartelaren prezioa Foru Aldundiaren aginduz igo duela adierazi du La Union enpresak. Izan ere Amurriotik Gasteiza joateko autobusa76 euroko kostua izatetik 116,20 eurora igo da. Laudio eta Gasteiz lotzen dituen linea, berriz, 89 eurotik 134,40 euroko balioa izatera igaro da.

Aiara eta Gasteiz batzen dituen autobus zerbitzuaren 40 bidaietako txartelaren prezioa Foru Aldundiaren aginduz igo duela adierazi du La Union enpresak. Izan ere Amurriotik Gasteiza joateko autobusa76 euroko kostua izatetik 116,20 eurora igo da. Laudio eta Gasteiz lotzen dituen linea, berriz, 89 eurotik 134,40 euroko balioa izatera igaro da.

Garraio publikoaren prezioak Amurrion %52,89 eta Laudion %51, 01 gora egin duen bitartean, Arabako Foru aldundiak zenbateko horiek %30eko deskontua izango dutela adierazi du komunikabideetan. Ezker Abertzalearen Arabako Biltzarkide Taldeak azaldu du, zenbateko hori bidaia arrunt baten prezioa 40 bidaiarekin biderkatuz lortzen den zenbatekoari aplikatzen zaiola. "Lehen aplikatzen zen deskontua baino askoz txikiagoa izango da orain ezarriko dutena". Hori dela eta, Luis Zarrabeitia (PNV) Herri Lan eta Garraio Foru Diputatuari Kontroleko Osoko Bilkuran, batetik, argitzeko eskatu du zein arrazoi dela eta burutuduten igoera. Bestetik, prezioen aldaketa hauekin erabiltzaile gehiago izatea espero duen galdegin diote Aldundikoei. Ezker abertzaleak prentsa ohar bidez nabarmendu du zalantzan jartzen duela neurri hauen ondorioz autobus zerbitzuaren kalitatea areagotzea. Haatik, autobusen ordutegia, bidaien iraupena eta maiztasuna aldatzeko asmorik duen azaltzeko eskatu dio Zarrabeitiari.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide