Aretako Jai batzordeak Santa Anaren omenezko festak antolatzeko subasta antolatu du igande honetarako. Adierazi dutenez, krisi ekonomikoaren ondoriozko diru ezagatik aurreko urteetan baino ekintza gutxiago izango dituzte aurten, baina guztien gustagarri izango den egitaraua prestatzeko asmoa dute.
Horregatik, auzokide eta Aretako jaien jarraitzaileei maiatzak 28 osteguna bitarte, erabili ohi ez dituzten objetu eta produktu gastronomikoak auzoko kultur etxean uzteko eskatu diete. Jakien kasuan, egunean bertan entregatzea onartuko da.
Hitzordua goizeko 12:30etan jarri dute, meza ostean hain justu, elizaren aldameneko plazan. Azaldu dutenez, bildutako sariei prezio minimoa ezarriko diete, eta hortik aurrera salneurririk altuena jartzen dionarentzako izango da produktua.
Jai Batzordeak jakinarazi du Aretako dendek ere haien alea utziz hartuko dutela parte enkantean. Era berean, argi utzi dute bilduko den diru guztia Aretako jaien antolakuntzara bideratuko dela.