Jon Karla Menoyo alkateak jakinarazi duenez, Osakidetzaren arreta zerbitzuen murrizketak ez du Aiarako anbulategietan eraginik izango. Amurrio eta Laudioko osasun zentroek asteburuetan orain arte eskainitako zebitzua ematen jarraituko dute. Osasun Sailak aurreikusi dituen moldaketak Arrigorriagako egoitzan bai baina Aiaraldean ez du funtzionamendua aldatuko. 30.000 Laudioar eta amurrioarrek, beraz, orain arte bezala larrialdi zerbitzuetara bertaratuta egun zein gauez mediku baten atentzioa izango dute eskura.
Aurreratu dutenez, hilabete baten buruan jarriko dute martxan gainontzeko lekuetan PAC zerbitzua, hots, osagileen beharra dutenei etengabeko arreta eskainiko dien gunea. Herri eta hirietako osasun etxeetan goizeko bederatzietatik gaueko hamabietara egongo da irekita eta jai egunetan arratsaldez izango ditu behar duen ororentzako ateak zabalik.