Laudioko Udalak herriko autoeskola batzuekin lankidetza hitzarmena sinatu du ekainetik aurrera gidabaimena euskaraz eskaini ahal izateko. Felix Mugurutza Euskara Arloko teknikariak aurreratu duenez, gazteei zuzendutako sentiberapen kapaina bat garatuko dute. Egitasmoa, Laudio eta Salazar autoeskoletan burutuko da. "Aiala, Areta, Latatu, Laudio eta Salazar autoeskolekin hitz egin zen eta bostek parte hartzeko interesa azaldu zuten. Baina behin lankidetzarako baldintzak ikusita bik baino ez dute egingo aurrera: Salazar eta Laudiok". Aukeraren berri emateko Laudion erroldatuta dauden 17 eta 23 urte bitarteko 1.143 gazteri gutun bat bidaliko diete. Dena dela, azpimarratu du, "edonork" erabiltzeko proposamena dela.
Autoeskolekin akordioa
Laudioko Udalarekin sinatutako hitzarmenean autoeskolek adierazi dute euskararen erabilera sustatzeko beharrezko euskarriak eskuratuko dituztela. Baita hizkuntza paiisaia euskaldunu eta bezeroei autoeskoletan dagoen euskarazko eskaintzaren berri emango dietela jakinarazi ere. Bestalde, udalak euskarazko materiala lortzeko ekarpen ekonomikoa egiteaz gain hizkuntza aholkularitza eta doako itzulpen zerbitzua jarriko dio eskura autoeskolari. "Laguntzen artean programak, lizentziak, liburuak...erosteko diru-laguntza emagno zaie, beti ere, autoeskolak egindako inbertsioaren (BEZ kanpo) %50 izanda. Baita 25 liburu teoriko eta autoeskolaren parte hartzea iragartzeko 2 binilozko euskarri ere". Kanpaina honen sustapena egin asmoz, herri aldizkarietan eta liburuxketan zabalduko du ekimena Udalak.
Ikaslearentzako onuragarri
Mugurutzaren ustez, gidabaimena euskaraz eskuratzea onuragarria izango da laudioarrentzat. Izan ere, aurrez aurreko eskolak euskaraz izateaz gain, ikasgai teorikoa ordenagailu bidez lantzeko parada eskainiko da. Are gehiago, Euskara arloak adierazi duenez, euskaraz matrikulatzen denari aurreneko eskola praktikoa oparituko zaio.