Larunbat honetan, zatoz euskarara!

E! Zatoz euskarara!

Aste honetan pausu bat harago ematera gonbidatzen zaitugu, izan ere Basalarrina euskal topaguneak 10 urte bete dituela ospatzeko herriko hainbat eragileekin jai bat antolatu du larunbat honetarako.

Laudio euskalduntzeko helburuz udalari eta herritarrei konpromisoa k sendotzeko eskatuko dute.  Lehenengo pausoak, goiz goizetik emango dituzte zanpantzarrek eta FTFeko hainbat musikarik.

E! Zatoz euskarara!

Aste honetan pausu bat harago ematera gonbidatzen zaitugu, izan ere Basalarrina euskal topaguneak 10 urte bete dituela ospatzeko herriko hainbat eragileekin jai bat antolatu du larunbat honetarako.

Laudio euskalduntzeko helburuz udalari eta herritarrei konpromisoa k sendotzeko eskatuko dute.  Lehenengo pausoak, goiz goizetik emango dituzte zanpantzarrek eta FTFeko hainbat musikarik.

Pausoa dantza bilakatuko du Untzueta dantza taldeak tabernetatik zehar egingo duten dantza poteoan. Kantuzaleek doinua jarriko diote pausoei, eta nola arloteak hala kantuzaleek euskararen ahotsa zabaltzeko parada izango dute. Pausoak emateko indarra behar dutenek ere aukera izango dute sabela ondo betetzeko.

Bai bazkari baita pintxo lehiaketa ere egongo baita. Bazkalondoan bertsolariak arituko dira giroa  berotzen. Euskararekin jolastuz, egongo da jokorako aukerarik ere. Besteak beste, Arrañope tabernan jokatuko baita Euskarak pausu bat haratago I.Mus txapelketa. Kuadrillek ordea, herriko plazan herri kirolen bidez irekiko diote bidea euskarari.

Gauean berriz, pausoek artea jarraitzen badute euskal musika egongo da tabernetatik. Aukera ezinhobea ezbairik gabe euskaratik eta euskaraz bizi nahi duen herri eta herritar ororentzako.

Jantzi oinetakoak eta lotu euskarari!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide