Latiorroko sarbidea hobetzeko obrak ekainean hasiko dira. Leire Orueta Laudioko alkateordeak jakinarazi duenez, San Martin futbol zelaia berritzearekin batera burutuko dira lanak. Maiatzaren amaiera edo ekainaren hasieran hasiko dira, eta lau hilabeteko epean espero dute bukatzea. Oruetaren esanetan, Lateorroko auzokideek aspalditik egindako eskaria betetzera zein futbol zelaia berritzera 230.000 euro bideratuko dituzte. Alabaina, futbol zelaiaren konponketetarako 1.156.800 euro erabiliko dituzte. Besteak beste, zelaiaren handitzea zein lur eta ureztatze sisteman aldaketak iragarri dituzte. Udalak dagoeneko, Lateorroko lur-azpiko eta kirol instalazioko obretarako zerbitzuak kontratatu ditu.