Mendiko Lagunak elkarte amurrioarrak, mendi martxa antolatu du larunbat honetarako. Helburua, Amurrioko inguruak ezagutzea da. Ibilbideak, 22 kilometroko luzera izango du eta besteak beste, Lamioxin, Goiuriko urjauzia eta Txibiarte zeharkatuko ditu.
Martxa, Altubetik abiatuko da eta parte hartu nahi dutenek, Mendiko Lagunaken egoitzan eman beharko dute izena. Goizeko 7.30tan aterako dira autobusez irteera puntutik, hots, Amurrioko Telefonikaren edifiziotik mendizaleak. Horretarako, antolatzaileek, astearte eta ostegunetan 19:00tatik 21:00tara zerrendan apuntatzeko eskatu dute. Iragarri dutenez, bazkideentzako sarrerak 3 euro balioko du, gainontzekoek, 5 euro ordaindu beharko dituzte.
Indarrak berreskuratzeko, martxaren ondoren indaba-jana prestatuko dute Mendiko Lagunakeko kideek. Informazio gehiago eskuratzeko, www.mendikolagunak.com edo 945025255 telefonoaren bidez kontaktuan jartzeko eskatu dute.