Alderdi Popularreko Carlos Urquijo parlamentari eta Laudioko zinegotziak Laudioko delinkuentziari buruzko datuak eskatu dizkio Rodolfo Ares Herrizaingoko sailburuari. Legebiltzarrean egindako eskarian, 2005tik 2009ra Laudion jasotako erasoen berri ematea exijitu du. Baita kalteak eragindako ikerketa polizialen emaitzen inguruan informatzea ere. Izan ere, Urquijoren aburuz, zenbait kolektibok uste dute protestek kale segurtasuna baldintzatzen dutela.
Bestalde, Hirigintzako sailburua den Iñaki Arriolari Aiaraldean hondakinak diren urekin zein asmo duten argitzeko galdegin dio. Zenbait iturriren arabera, Markijana aldean ezarriko dituzte Amurrio, Aiara, Basauri, Laudio eta Orozko hornitzeko ur-araztegiak. Hori dela eta, Markijanan araztegia eraikitzeko Udalek zenbait lur espropiatzeko duten betebeharra gogorarazi du. Adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Aiarako ingurumena hobetzeko egin duen bakarra ikertzea da. Haatik, PSOEren asmoak jakin nahi dituela esan du, alderdi hau delako Madril eta Gasteizen agintzen dagoena.