Laudioko ezker abertzaleak Pio XII kalea Basalarrina izendatzea eskatu du. Gogorarazi dutenez, Pio XII Francoren aldekoa izan zela argi utzi zuen Eugenio Pacelli erromatarrak eta "garbiketa etnikoa" egin asmoz, ijito, judu, homosexual zein transexualen genozidioa bultzatu zuela. Astelehenean sartutako mozioaren bitartez, ezker abertzaleak PP, PSOE eta PNVri inolako azalpenik gabe kontrako bozka emanagatik Laudioko Historia berreskuratzeko ahaleginik ez egitea egotzi die. Izan ere, irailaren 29an, Done Mikel egunez Batzalarrin edo Basalarrin eremuan laudioarrek herriko bi alkateak izendatzeko batzarra burutzen zuten mahai eta zuhaitz handi baten babesean.
Prentsa oharrean jakinarazi dutenez, PP, PSOE eta PNVk "nahiago dute gure herriaren eta gizakiaren kontra egiteko ahalegin handiak egin zituen Pio XII omentzea". Era berean, Jon Karla Menoyo alkateak kaleetatik pintaketa politikoak kentzeko hartu duen erabakiari kontraesana iiritzi diote. Ezker abertzalearen ustetan kontraesana da Laudio mindu duten zenbait pertsonaiei kaleetako izena emanez omendu eta pintaketa politikoak ezabatzea. Horregatik, astelehenean izandako osoko bilkuran laudioarren kaleak nori eskaintzen dizkieten hausnartzeko eskatu zuten.