Hainbat laudioarrek Aberri egunean balkoietan ikurrina jartzeko eskatu dute

Aberri eguna herrikoi eta anitza izatea. Hori da Laudioko “euskaldun” eta “independentista” gisa  aurkeztu diren hamarnaka herritarrek kultur etxean egindako prentsaurrekoaren bitartez eskatu dutena. 

 

Aberri eguna herrikoi eta anitza izatea. Hori da Laudioko “euskaldun” eta “independentista” gisa  aurkeztu diren hamarnaka herritarrek kultur etxean egindako prentsaurrekoaren bitartez eskatu dutena. 

 

Karla Santesteban eta Natxo Urkixok azaldu dutenez, martxoaren 23tik apirilaren 4a bitarte independentzia aldarrikatzeko ekimen desberdinak egingo dituzte. Santestebanek salatu du Laudioko udaletxean bandera espainola eskegitzeko aginduak oso argi adierazten duela espainiar legediak euskal independentziaren hautua errotik galarazten duela. Horregatik, agerraldian, Martxoaren 22an goizeko 9:00tan Espainiako bandera jartzeaz eztabaidatuko den Udalbatzara bertaratzeko eskatu diete laudioarrei. Honetaz gain,  Aberri egunean, independentzia aldarrikatzeko ikurrina balkoian eskegitzeko eskatu dute.

 

Urkixoren iritziz, estatu arrotzen ukapena alboratu eta demokrazian oinarritutako Euskal Herriaren aitortzaren alde urratsak emateko garaia da. “Euskal izaera, kultura eta pentsamenduak babestuz gure naziotasunaren, hizkuntzaren, ekonomiaren eta lurraldetasunaren alde urratsak emateko lanean arraituko dugu”. Hori dela eta, burujabetza eskubidea zein Euskal Estatua sortzeko beharra nabarmendu dute.

 

Iragarri dutenez, Aberri egunaren harira Udaletxe aurrean burutuko dute martxoaren 23an 19:30ean kontzentrazioa. Martxoaren 25ean berriz, EHUko irakasle batek “izena eta izana” hitzaldia eskainiko du eta martxoaren 27an ekitaldi eta jaialdia egingo dute. Apirilaren 4ean ordea, ikurrinak balkoietan eskegitzeko eskatzeaz gain autobusak antolatuko dituzte Irun eta Hendaiako ekitaldi nazionalean parte hartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide