Iosu Isasi Flores aiararrak Euskadiko ziklokross proba irabazi du Berrizen. Hala ere, ez zen hori izan larunbatean eskuratu zuen garaipen bakarra. Izan ere, Artziniegan izandako Gabonetako Duatloia ere etxeratu zuen.
Isasiren lana eta konpromisoa
Aiarako Txirrindulari Elkarteak Isasiren lana eta konpromisoa nabarmendu ditu: "Esker bereziak eman nahi dizkiogu. Berrizen Euskadiko txapeldun bilakatzetik ordu gutxira Artziniegako Gabonetako Duatloira bertaratu zen, bere klubak antolakuntza lanetan parte hartzen duela zekielako, eta garrantzitsua zelako bertan egotea. Eta ez zen paseatzera joan. Bere denbora markarik onena baino 7 segundu gehiagorekin bukatu zuen proba. Beti dago hor behar denean, familia kontua izango da, bere anaia berdina da eta".