Amurrioko Zaraobe STk Gabonetako txapelketa egingo du aste honetan zehar. Kategoria ezberdinetako kirolariak lehiatuko dira: infantil mailakoak (emakumezkoak eta gizonezkoak), kadete maskulinoak, alebinak (mixtoak, 2. urtea daramaten emakumezkoak eta maskulinoak) eta seniorrak (emakumezkoak zein gizonezkoak). Hauek izango dira parte hartuko duten klubak: CB Zaraobe ST, Bedarbide, Padura, Sugarrak, Balmaseda, Aresko Saskieskola, Green Bay, Benjamin, Arabako emakumeen selekzioa eta Tabirako.
Gaur hasiko da txapelketa bi partidurekin. Aurrenekoa emakumeena izango da, 17:30ean jokatuko baitute Amurrioko Zaraobe ST eta Urduñako Bedarbide taldeko infantilek. 19:15etan, berriz, kadete maskulinoen txanda izango da, Zaraobe ST eta Paduraren arteko norgehiagoka.
Asteartean, lau partidu egongo dira. 10:30ean eskola mailako Zaraobe ST eta Sugarrak taldeak zelairatuko dira, eta 12:00etan alebin mixtoak (Zaraobe ST eta Bedarbide). Arratsaldean, aldiz, alebin maskulinoek hartuko dute kantxa, Zaraobe ST eta Sugarrak taldekoek lehendabizi (17:30); eta infantil maskulinoek ondoren, Zaraobe ST eta Balmasedak (19:15).
Asteazken eta ostegunean goiz zein arratsaldez jarraituko du txapelketak. Guztira 19 partida izango dira, eta ostiralean izango da azkena. Txapelketaren jarraipena zein ordutegiak kontsultatzeko zaraobest.com webgunea bisita liteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!