Abenduaren 31n izango da Orozkoko San Silbestre Duatloia. Aurtengoa hamalaugarren edizioa izango da. Mikel Isusik egin du kartela. Proba 16:00etan izango da, eta partaideek 2.7 kilometro burutu beharko dituzte korrika, ondoren bizikelta hartu eta 9 kilometroko bideari ekiteko. Egunean bertan egin beharko da izen-ematea, 14:00etatik aurrera frontoian. Adingabeek euro bat ordaindu beharko dute, eta 18 urtetik gorakoek 3€.
Proba herrikoia
Antolatzaileek abiatua dute sare sozialetan girotze kanpaina. Izan ere, asko dira Orozkora bertaratzen diren kirolariak. Azken edizioetan ospe handiko kirolariek ere parte hartu dute, Juanito Oiartzabalek eta Jose Luis Kortak kasu. Hala ere, zerbait nabarmentzekotan "giro ona" da nagusi, horren adierazle da jendeak duatloia mozorratuta egiteko duen ohitura.