Hamargarren edizioa izango du aurten Laudio Herria Herri Lasterketak. Basalarrina eta Euskarri elkarteek antolatzen dute proba, EH Kirola eragilearekin elkarlanean. Krossa 11:30ean abiatuko da Lamuza plazatik, eta 10 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek. Izena emateko bi modu aurkeztu dituzte: Olympus kirol dendara bertaratzea edo www.herrikrossa.eus webgunean apuntatzea. Abenduaren 31 baino lehen animatzen direnek 10€ ordaindu beharko dituzte, urtarrilak 27 aurretik egiten dutenek 12€ eta egunean bertan dabiltzanek 15€.