Borja Samaniego Igeriketa Laudio taldeko kideak Arabako marka hobetzea lortu du. Orain arte, 400 metro librean kategorian 4:59:97 zen markarik onena, eta bi segundu jaitsi zuen errekorra, 4:57:65 denbora eginez. Abenduaren 17an izan zen Arabako Eskolarteko bigarren txapelketako norgehiagoka. Bertan, 2003-2006 artean jaiotako 153 igerilarik parte hartu zuten. Laudiotik 15 lagun aritu ziren igerian.
Udako Euskal Herriko txapelketan sailkatzeko proba bera izan zuten gainditzeko langa Igeriketa Laudioko sei kidek: Maria R, Deiane D, Maier S, Ixone M, Borja S eta Igor L. Helburua lehiatzeko txartela lortzea zen, eta lortu egin zuten, minimoak bete baizituzten. "Gainontzekoak ere oso ondo aritu ziren, euren markak hobetuz", adierazi du Iraia Escandon entrenatzaileak.