Oiane del Valle hirugarren Basahuntza zirkuituko sailkapen orokorrean

Aiaramendi Korrikalariak taldeko kideek hainbat probetan hartu dute parte azken bi asteburuetan. Oiane Del Vallek, esaterako, Basahuntza zirkuituko sailkapen orokorrean hirugarren postuan kokatzea lortu du, eta Fontso Manterolak seigarrenean. 

Bestalde, Iñaki Isasi eta Fontso Manterola San Antonio de Etxebarriko X-XTREME txapelketan aritu ziren, 13 kilometroko ibilbidea burutuz, 400 metroko desnibelarekin.

Isasik seigarren bukatu zuen lasterketa 51 minutu eta 12 segunduko markarekin; eta Manterolak hamalaugarren (52'52). 

Aiaramendi Korrikalariak taldeko kideek hainbat probetan hartu dute parte azken bi asteburuetan. Oiane Del Vallek, esaterako, Basahuntza zirkuituko sailkapen orokorrean hirugarren postuan kokatzea lortu du, eta Fontso Manterolak seigarren. 

Bestalde, Iñaki Isasi eta Fontso Manterola San Antonio de Etxebarriko X-XTREME txapelketan aritu ziren, 13 kilometroko ibilbidea burutuz, 400 metroko desnibelarekin. Isasik seigarren bukatu zuen lasterketa 51 minutu eta 12 segunduko markarekin; eta Manterolak hamalaugarren (52'52). 

Carbalho, Madrilen hirugarren

Iñigo Carbalho, berriz, San Agustin de Guadalixen izan zen iragan asteburuan, Madrilgo Taktika Trail Kopako azken proban lehiatu asmoz. Beteranoen mailako hirugarren postua lortu zuen 20 kilometro eta 900 metroko desnibela atzean utzi ostean. Helmugan sartzen seigarrena izan zen Carbalho, lasterketa hasi eta ordu bat eta 46 minutura.

Kepa Vallejo Ugartek, bere aldetik, Donostiako Maratoi Erdian parte hartu zuen. Aiaramendik sare sozialetan zabaldu duenez, ordu bat, 12 minutu eta 50 segunduan bukatu zuen ibilbidea; 10. postua eskuratuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide