Jaiak bateratzearen alde azaldu da bozkatzaileen % 55,02, baina emaitza ez da loteslea izango

Hirugarren aukera izan da bozkatuena. Argazkia: aiaraldea.eus

Herritarren % 13.12k bozkatu du Laudioko jaien inguruko herri galdeketan, beraz, ez da loteslea izango, parte hartzea ez baita % 20ra iritsi. Hirugarren aukera izan da bozkatuena, jaiak abuztuak 15ean hasita 7-10 egunekoak izatea, hain zuzen.

Herriko festen data erabakitzeko herri galdeketa antolatu du Laudioko Udalak. Herrian egin duten aurreneko erreferenduma izan da. 16 urtetik gorako laudioar guztiek bozkatu ahal izan dute, hots, 15.794 lagunek. Parte-hartzea, ordea, 2.072 pertsonakoa izan da, % 13.12, hain zuzen. Herri galdeketa loteslea izateko boza eskubidea duten herritarren % 20 beharrezkoa zen, hortaz emaitza ez da erabakiorra izango.


Aukera bozkatuenak
Abuztuaren 15ean hasita 7-10 egunez izatea festak erabaki du % 47.68ak. Gaur egungo formatua mantentzearekin bat egin du % 43.68k. Festak abuztuak 15 baino lehenagoko asteburuan hastea % 7.34ak baino ez du bozkatu. Dena dela, parte hartze mugatua medio emaitza ez da loteslea izango. Adingabeen iritziz, hau da, 16-17 urtekoen arabera, gaur egun bezela mantendu beharko lirake jaiak.

Prentsaurrekoa asteartean
Emaitzak aztertu ostean egingo du Laudioko Udalak balorazioa; asteartean deitu dute prentsaurrekoa. 9:30ean izango da zita Udaletetxe Udal Osoko Bilkura aretoan.

Emaitzak, auzoz auzo



Ekimenaren kontrako helegitea
Espainiar gobernuak helegitea jarri zuen udalaren ekimenaren aurka. Natxo Urkixo alkateak adierazi du arazorik gabe gauzatu dela  galdeketa.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide