Transgeniko hitza edozein bizidunari (animalia, landarea...) beste bizidun baten informazio genetikoa sartzen zaionean eratzen den bizidun ez-natural berria izendatzeko erabiltzen da.
Egunero elikatzen garen janari askotan aurki ditzakegu. Uste ez arren, gero eta gehiago dira produktu transgenikoak.
Manipulatuak izan diren produktu horietako batzuk guregana heltzen dira zuzenean, baina beste batzuk ordea, animaliek jaten dituzten produktuak dira, adibidez pentsua.
Animaliek pentsu hauek jan eta hiltegietara eramaten dituzte, eta bertatik zuzenean gure etxeetara.
Azkenean, hauek xerra bezala heltzen dira gure sukaldeetara. Guk produktu horiek erosi eta, ohartu gabe berriz ere transgenikootaz baliatzen gara.
Beste animalia batzuk aldiz, ez dira hiltegira eramaten, bizirik mantentzen dituzte haiengandik produktuak lortu ahal izateko: arrautzak, esnea... Beraz, bide ugari dauzkate transgenikoek guregana heltzeko.
Gainera, gure eguneroko bizitzan janzten dugun arropa ere elementu transgenikoz beteta dago, erabiltzen den kotoi gehiena transgenikoa baita.
ALDE TXAR BATZUK:
Hainbatek janari mota honi alergia diote eta geneak batetik bestera aldatuz gero, alergia kasu hauek ugaritu egin daitezke.
Inguruko ur eta lurra kutsatu ditzake.
Elikagaien zapore gutxitu eta kalitate maila eskas bihurtu dezake.
Gehienetan ez dugu erosten ditugun produktuen letra txikia irakurtzen eta horrek hainbat arazo sor ditzake. Hona hemen trangekikoan diren produktu batzuen zerrenda:
GALLETAK: KELLOG'S : Produktu guztiak
IZOZKIAK: NESTLÉ : La Lechera, Maxibon, Nestlé, Extreme
ZEREALAK: NESTLÉ : Chocapic, Fitness, Fibre1, Estrellitas, Golden Grahams, Crunch, Cheerios KELLOGG'S : Produktu guztiak
HAURRENTZAKO ELIKAGAIAK: NESTLÉI:Produktu guztiak, DANONE : Nutricia (Almirón),Milupa, Dumex, Mellin, Cow&Gate, Blédina
IZOZTUAK:NESTLÉ : Buitoni, La cocinera
TXOKOLATEAK ETA GOZOKIAK: NESTLÉ : Nestlé, Milkybar, Crunch. After Eight, Kit kat, Nesquik, Blues, Dolca VALOR : Produktu guztiak