Londres miresgarria

Erabiltzailearen aurpegia Kalezkale 2016ko urt. 28a, 12:39

Bakoitza berera. Zereginak helburu. Metroa jendez gainezka. Hainbeste tren. Hainbeste kolore… Nora joan? Ze linea hartu? Metro bat, beste bat… hau zoramena! Trenean sartu, alde batera begiratu eta han dago, emakume beltzarana lanerako bidean, trajez jantzita, deportibak oinetan, takoiak eskuetan, presa sumatzen da giroan. Beste aldean mutiko bat, koadro bat balitz, ile berdea, peto bat, hau ere, marradun mediekin nahasita, look “kasual” honi osotasuna emateko etxeko zapatilak aukeratu ditu. Inori ez zaio axola besteen iritzia, bakoitza berera, besteen praketan sartu gabe.

 

“Way out” metroa den laberinto izugarri horretatik ateratzeko jarraitu behar diren bi hitzak. Azkenik argia ikusi dugu, kalera heldu gara. Hitz bat uneoro, edonon, “sorry”; “sorry” zeozer eskatzeko, “sorry”, “sorry”, “sorry”… Ukitzeagatik ere. Eta zuk pentsatu… Zer esten da sorry erantzuteko?

 

Mapan kokatu ondoren, ibilbide amaigabeari hasiera eman diogu. Ze polita, zein handia, zenbat denda, zenbat kolore, zenbat forma… Nekeak jota gaude, afaltzeko ordua heldu da  gastronomia autonomoa probatzeko orduarekin batera. Gastronomia? Non? Fish and chips… A zer nolako nibela ingelesena... Italiarrak, japoniarrak, arabiarrak, mexikarrak… Euskal jatetxeak eta guzti ikusi ditugu, baina jatetxe autonomoen arrastorik ez. Azkenean Txinatown auzoan bukatu dugu, ez gara “fish and chips”-en tranpan erori… Eskaparatean zintzilik ikusi dugun ahatea afaldu dugu azkenik, ezin goxoago zeuden fideo txinatar batzuez lagunduta. Lehenengo eta bigarren plateretan ez dute domina irabazi baino, a zer nolako nibela daukaten postreetan! “Karrot cake”, “cup cakes”, txokolateak… Mmmmmm.  Azkenik hotelera iritsi gara. A zer nolako tentazioa ohea aurrean ikustea! Baina.... oraindik biharko plana prestatu beharra daukagu.

 

Goizeko zazpiak, hoteleko buffetak goizeko 6:00etatik darama martxan (ordutegietaz ere sakon hitz egin genezake…). Argi geratu zaigu, gosaria da haientzat eguneko janari inportanteena, hori bai ikasi beharko genukeela.

 

Atzo zentroko zonaldea arakatu genuen: Tower Bridge, Tower of London, Big Ben, Westminster, Bukingham Palace, London eye (inoiz ez ditugu ahantziko bertako bistak)…  Gaur ordea, igandea izanik, Camdem Town bisitatuko dugu. Oso ondo hitz egin digute merkatu horri buruz. Bertan denetarik dago, herrialde guztietako janari mordoa, arropa, opariak… Oso ondo pasa dugu, bertako eraikinak ikaragarri politak dira.

 

Heldu da momentua, hainbeste gorrotatzen den momentu tristea, gainera bihar errutinara bueltatu beharra daukagu, buelta etxeko lanetara, buelta iratzargailuaren soinu madarikatura… buelta jada amets polit honetan ez nagoela gogorarazten didaten gauza guzti hauetara. Hegazkina. Londres gainetik hegan. Agur Londres.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide