Duela 50 urte, nork pentsatuko zuen Euskal Herriko txapelketa nagusia emakume bat irabaziko zuenik?
Lehengo hamarkadetan bertsolaritza gizonen mundua zen, eta gaur egun normala da lau edo bost neska holtz gainean ikustea. Emakumeek bertsolaritza munduan sartzea lortu dute eta gainera gizonen gaitasun berdinak dituztela demostratu dute, hain zuzen ere, Maialen Lujanbiok 2009ko Euskal Herriko txapelketa nagusia irabazi zuen.
Bertsolarien prototipoa asko aldatu da baita, duela 50 urte, gizon baserritarrak ziren eta gaur egun ikasketak dituzten gizon eta emakumeak dira. Bertsolaritzak gero eta gazte gehiago erakartzea lortu du, eta nahiko gazte ikusi ditzakegu gaur egun mundu honetan.
Lehengo garaietan, herriko plazan izaten ziren bertso saioak, eta herriko jendea hurbiltzen zen soilik, baina gaur egun “BEC” baten 10.000 pertsona elkartzea lortu da bertso saio batez gozatzeko.