JOSEBA LLANO: “Nire dedikazio profesional osoa irakaskuntzari ematen diot, eta oso gustura gainera!!”

Erabiltzailearen aurpegia Kalezkale 2016ko urt. 28a, 11:55

Nor zara?

Joseba Llano Hernaiz naiz.

 

Non jaio zinen?

Barakaldon jaioa.

 

Zenbat urte dituzu?

Orain 46 urte ditut.

 

Non bizi zara?

Amurrion bizi naiz.

 

Zer ikasi duzu?

Batxilergo zientifiko-teknologikoa egin nuen eta ondoren Ingeniaritza ikasi nuen Bilboko ingeniaritza teknikoko eskolan. La Casillan.

 

Zertan lan egiten duzu?

Une honetan irakasle lan egiten dut Aresketa Ikastolan.

 

Seme-alabarik baduzu?

Bai, alaba bat badugu.

 

Zeintzuk dira zure zaletasunak?

Nire zaletasunak mendiaz eta naturaz disfrutatzea gustatzen zait (oinez edo bizikletaz). Software librea eta aktualitate politikoa jarraitzea ere gustatzen zait.

 

Non egin zenituen ikasketak?

Ikasketak Bilboko Ingeniaritza teknikoko eskolan egin nituen.

 

Zertan espezializatu zinen?

Elektrizitatean espezializatu nintzen.

 

Noiz hasi zinen ikastolan lan egiten?

Ikastolan duela 6 urte hasi nintzen lanean eta Teknologia, Informatika zein Matematikako klaseak ematen ditut Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, 3. eta 4. mailan.

 

Beti egon zara ikastolan lan egiten?

Aresketa ikastolara etorri aurretik Lapuebla de Labarkako Assa ikastolan egon nintzen lanean.

 

Maisu izateaz gain zerbait egiten duzu?

Irakasleaz gain, ez dut beste lan jardunik, nire dedikazio profesional osoa irakaskuntzari ematen diot, eta oso gustura gainera!!


Zergatik uste duzu Ubuntu hoberena dela?

Ubuntu sistema eragilea linuxeko distribuzio bat da. Software librea, kalitatezkoa eta euskaraz. Edozeinek erabili ahal duena. Oso ondo funtzionatzen du,  eta hardwarearekin ez da hain zorrotza, beraz, ekipo zaharretan ere oso ondo dabil. Gainera interneten sostengu zabala dauka.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide