Futbol modernoa

Erabiltzailearen aurpegia Kalezkale 2016ko urt. 21a, 10:28

Gaur egun futbola kirol printzipala bilakatu da mundu mailan. Kirol polita eta entretenigarria izateaz gain, jendeak ikusten ez duen zati ustela dago haren barnean. Futbol modernoarekiko iritzi kritikoa izan behar dugu, eta haren atzetik datorren guztia ulertzea ezinbestekoa da hori gauzatzeko.

 

Lehenik eta behin, Futbol munduan mugitzen den diru pila guztia sinestezina da. Batik bat, futbolari guztiek irabazten duten dirutza onartezina da, kirol bat egiteagatik milioiak irabazten dituzte, jende normalak egun guztietan 8h edo gehiagoz lan egiteagatik irabazten dutena baino askoz gehiago. Baina hori gure bistan daukaguna baino ez da. Estatuak jendeak egiten dituen apustuengatik eta beste hainbat atzeko kontuekin dirutza ikaragarria mugitzen dute.

 

Futbola kirol printzipala izateko beste hainbat arrazoi ere daude. Jendea futbolarekin lo eginda dago eta ez da haren inguruan gertatzen diren albisteotaz baino ez larritzen. Komunikabideetan futbolaz baino ez da hitz egiten estatu honetan gertatzen ari dena estaltzearen asmoekin. Komunikabideetan ez da hitz egiten etxetik botatzen ari diren familia guztietaz, ezta gazteok bizi dugun prekarietate egoera honetaz, ezta haien etxetatik milaka kilometrotara dauden preso politikoen egoeraz, ezta monarkiak gastatzen duen diru publiko guztiaz, ezta beste hainbat eta hainbat gauzetaz.


Arrazoi hauen eta beste hainbat guztiengatik nire iritzia futbol modernoaren inguruan garbia da: need food, not football.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide