“Heriotza normaltasunez bizitzeko balio izan zait lan hau”

Erabiltzailearen aurpegia Kalezkale 2016ko urt. 21a, 10:16

Amurrio. Urtarrilak 21, 2016, 10.00
Elene Saratxaga eta Garazi Urrutia

Mario Corral (Gasteiz, 1968). Basogintzako teknikari ikasketak egin ditu eta Amurrioko Udal Hilerriko arduraduna da.


Kaixo! Non jaio zinen?
Gasteizen jaio nintzen.

Zenbat urte dituzu? 
47 urte ditut.

Non bizi zara?
             Orain dela 20 urte Amurrion.

Zer ikasi duzu?
Basogintzan teknikaria.

 Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Musika eta natura.

 Zertan datza zure lana?
Udal Hilerriko arduraduna naiz.

Gutxi entzuten den lan bat da, guretzat bitxia. Zuk nola erabaki zenuen mundu honetan sartzea?
Ba kasualitatez izan zen. Momentu batean langabezian nengoen eta beharrezko zen pertsona bat zerbitzu bat egiteko. Horrela gaur arte.

Kalean lan honetan aritzen zarela konturatzen direnean, zer erreakzio izaten dute? Jendea harrituta geratzen da zure lanbidea nolakoa den ikusten dutenean?
Denetik dago, beraz lan arrunt bat da, herri guztietan badago lurperatzaile bat gutxienez. Batzuk normaltasunez hartzen dute eta beste batzuk, aldiz, galdera morbosoak egiten dituzte.

Zaila egiten zaizu lanetik etxerako bidean txipa aldatzea?
Ez, nire bizitza ez da bakarrik lana eta oso erraz uzten dut alde batean.

Lan batzuek eragina dute pertsona bakoitzaren bizimoduan. Zer nolako eragina izan du zurean?
Heriotza normaltasunez bizitzeko balio zait lan hau.

Zure semeak badaki zertan egiten duzun lan? Eta zer pentsatzen du?
Bai noski!!! Berak badaki lan bat dela, besterik ez.

Inoiz lurperatu duzu ezaguna izan duzun norbait?
Bai, batzuk.

Zenbat urte daramatzazu lan honetan? Denbora tarte horretan, bizipen bereziren bat izango duzu kontatzeko, ezta?
18 urte daramatzat eta ez daude gauza handirik kontatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide