Uxue Llano eta Sara Fraile (Aresketa Ikastola)
MAITE, MARIAJE eta BI. Aresketa Ikastolako jantokiko sukaldari beteranoak. Jada 16 urte daramatzate ikasleei zerbitzu hau eskaintzen. Eskertzekoa da haien lana.
Noiz eta nola hasi zineten jantokian lan egiten? Zer dela eta?
2000-2001 kurtsoan hasi ginen ikastolako jantokian lan egiten, garai artan Alberto zuzendaria zelarik. Gure proiektua aurkeztu genien eta baiezkoa eman ziguten. Izan ere, lan bila genbilen.
Kantitateak nola neurtzen dituzue?
Normalean jantokian gelditzen diren ume kopurua berdina izaten da ( 300 pertsona inguru). Egunean bertan apuntatzen diren ume kopurua txikia da, hortaz kantitatea egun batetik bestera ez du asko bariatzen.
Hiruko erregela batez baliatzen gara kantitateak kalkulatzeko. Etxean dugun esperientzia atxikitzen dugu.
Nola mantentzen duzue hainbeste janari bero?
Goizeko 9:00 etatik, 12;30 ak arte janaria prestatzen egoten gara, hortaz 2 ordu inguru igarotzen dira janari guztia zerbitzatzen dugun arte. Bero mantentzako mahai bero bat dugu 70 ºC tan.
Zeren arabera prestatzen duzue asteko menua?
Hasiera batean guk menu bat pentsatu genuen eta nutrizionizta baten laguntzaz menu osasuntsu bat eratu genuen. Gure helburu nagusia umeek denetarik jaten ikastea da, nahiz eta batzuetan ez gustatu. Noiz behinka janari berriak proposatzen ditugu eta hauek duten harreraren arabera kendu edo menuan mantentzen ditugu.
Denborarekin nabaria izan da jantokian bazkaltzen duten umeen kopurua igo dela?
Bai, egia esan hasi ginenetik gaur egun arte, urtero estatistika igotzen joan da. Hasiera batean 90 pertsona inguru ziren zerbitzu honetaz baliatzen zirenak, gaur egun 300 pasata. Gutxi barru beste jantoki bat beharko dugu (kar, kar), jada txandaka bazkaldu behar dute.
Nabaritu duzue aldaketaren bat umeen jarrerari dagokionez urteak pasa ahala?
Hasi ginenean zeuden umeak gaur egungo umeekin bateratuz, askoz ere basatiagoak ziren. Egia esan, handiak zirelarik hasi ginen haiekin, zuek ordea hiru urtetatik ezagutzen zaituztegu. Txikitatik ezartzen zaizkie jantokian bete beharreko arau basikoak.
Ikastolako jantokian lanean daramatzazun urteak asko dira gero, gogoratzen duzue pasarteren bat inoiz ahaztuko ez duzuena?
Pasarteak baino gehiago, pertsonaiak gogoan ditugu. Beti dago norbait markatzen zaituena… Dena den, badago inoiz ere ahaztuko ez dugun pasarte bat: Egun batean kalefakzioak izorratu ziren eta ur kontrolik gabe ateratzen hasi zen, horrek kaos bat zirudien. Umeak oihuka, janari guztia banatu gabe, toallak lurretatik… Desastre bat. Eta horrelako milaka istorio.
Gustuko duzue zuen lana? Aldatuko zenukete?
Bai, izugarri. Ordutegia ezin hobea izateaz aparte, jai egunak ere ugariak dira. Dena den badago lan honetan asko gustatzen zaigun alde bat, egunero istorio berriak suertatzen dira.